XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Parte hartzen duten ikastetxeentzako ikus-entzunezko baliabideak eta material didaktikoak.

Esperientzia honen ebaluazioak ikasgeletako emaitzetarako bereziko esanguratsuak diren hiru faktore daudela erakutsi du:

- hizkuntzarekiko harremanaren iraupena: ordu gehiago eskaintzeak berez emaitza positiboagoak dakartza.

- ikasleen kopurua ikasgela bakoitzean: 20 ikasletik gora emaitzak kaxkarragoak izaten dira.

- irakaslearen hizkuntz gaitasuna: irakaslearen hizkuntz gaitasunak eragin nabarmena du emaitzetan.

Plan esperimental honetaz gain, Hezkuntza Sailetik deialdi desberdinak egin eta laguntza-bekak eskaini ditu irakasleak atzerrian prestatu ahal izan daitezen.

Erreformak inplikatzen duen ezarpen orokorrari heltzeko modurik egokiena izanik, ildo honetatik jarraitzea eta planteamendu hauek sakontzeaz gain, beharrezkoa dirudi beste alderdi batzuk ere kontuan hartzea.

Honela, Oinarrizko Curriculum-Diseinuan adierazten den bezala, prestakuntzazko-hezkuntzako funtzioaz gain, Lehen Hezkuntzan atzerriko hizkuntzari funtzio soziala eta instrumentala, komunikabide gisa lehenetsi zaio.

Lehentasuna ematen zaion funtzio hau gauzatzeak, orokorki, gaurko OHOko Bigarren Etapan gehienetan garatzen den hezkuntza-praktika, hizkuntzaren gramatikazko eta egiturazko ezagutza bere erabilpen funtzionalaren gainetik jartzen duena alegia, aldatzea eskatzen du.

Lehen Hezkuntzako ikasleen ezaugarriek, hauen hizkuntza esperientziak, ama-hizkuntzaren erabilpen eta menderatze-mailak, era berean, Bigarren Etapan normalki irakasleek erabiltzen dituztenen aldean desberdinak diren jarraipide didaktiko eta metodologikoak eskatzen dituzte.

Alderdi hauek irakasleen prestakuntza-planak diseinatzeko garaian jaso behar diren elementu garrantzitsuak sartzen dituzte.

Bestalde, ezin dugu ahaztu 1992/93 ikasturtearen bukaeran burututako adskribapen-prozesuan, atzerriko hizkuntzako plaza dexente oker adskribatutako irakasleek (dagokion gaikuntzarik gabekoek) bete zituztela edo hutsik geratu zirela, nahiz eta eskatutako espezialitatea zuten irakasleak asko izan.